XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
119. UZTAILAREN 6KO 6/1989 LEGEA, EUSKAL FUNTZIO PUBLIKOARI BURUZKOAI.- Administrazio Publikoa, funtsezko elementu da, zalantzarik gabe, gizarte modernuen garapena, aurrerapena eta ongi izatea lortu ahal izateko.
Biztanlegoaren beharrei erantzutea xede duten zerbitzu eta sorozpen mailako egitekoak direla eta, arrunt leku nabarmena lortu du Administrazioak, poliki-poliki, agintaritza publikoon artean, izan ere, gizarte-sail ezberdinetatik etengabe eskatzen zaizkion zerbitzuak oso ugariak bait dira.
Euskal herritarren aurrerakoitasun eta ongi izateko itxaropenei erantzuna emateko ezinbesteko bidetzat jotzen da Administrazioa eta esanahi berezia hartzen du Euskadin, izan ere, eduki eta ekintza zehatzetan gauzatzen den eginkortasuna eman behar bait dio autogobernuari.
Hala ere, Legearen justifikabide diren helburuak betetzeak eta, arazoei benetako irtenbideak emango dizkien bide publiko, bizkor, emankor eta horiengandik hurbileko gisa, Lege hori antolatzeak eragozpen nabarmenak dakartzate, beste kasu batzutan ematen diren eragozpenez gain.
Izan ere, Administrazio modernu baten taiuketa antolatzen ahalegin haundia egin behar da, Administrazio hori ihardunean jarriko duten giza-baliabideez hornitu eta, dituen helburuak betetzeko prozedura eta metodo egokiz, zerbitzu publikoen kudeaketaren ardura hartuz.
Gainera, Administrazio berria sortze eta sendotze-prozesuak sortarazi dituen beste arazo batzuri ere eman behar zaie irtenbide, Administrazio horren hazte-erritmoa ez bait da beti aurre-plangintzaren ondorio izan, autonomi garapenaren bultzakaden ondorio baizik.
Egoera horrek, alde batetik, Estatuko eta horren Erakunde Burujabeetako eraketa periferikoek dituzten estamentuek autonomi Administrazioak eratutako zerbitzu eta organu berriekin batera jokatu beharra ekarri du eta, bestetik, Administrazio honen eta honen zerbitzuan diharduten langileen arteko zuzentza-mailako modu askotako harreman ugari, horien errejimenak eta egoerak, ahaleginak egin baldin badira ere, modu askotakoak izaten jarraitzen dutela.
Bestalde, euskal Administrazio kontzeptuak, erabat garatu dadin, guztientzako diren Instituzioak ezezik, Autonomia osatzen duten beste Administrazioak ere hartu behar ditu bere baitan.